Adimen artifizialaz, Naiz irratian
Adimen artifizialari buruzko elkarrizketa interesgarria egin diote Xabier Arregi UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasleari Naiz irratian. Adimen artifizialean izan diren azken berrikuntzez, eta adimen artifizialak eskain ditzakeen gauza on eta txarrez aritu da luze eta zabal IXA ikerketa-taldeko eta HiTZ Zentroko kide ere badenak. Oraik bat egiten du Arregik nabarmendu duenarekin: “Teknologiak ez gaitu salbatuko, baina teknologiarik gabe ez gara salbatuko”.
Hizkuntzaren prozesamendu automatikoan Orai egiten ari den lanaz aritu da tarte batez Josu Aztiria Urtaran: “Makinei hizkuntzak ulertzen eta sortzen laguntzen diegu”.
Bai Arregik eta bai Aztiriak Orairen eta IXA taldearen eta HiTZ zentroaren arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu dute.