2023 | April 27
Adimen artifizialak, gizakiok bezala, modu abstraktuan pentsatu eta ariketak ebatz ditzake
Elkarrizketa egin diote Oraiko NLP teknologietako arduradun Xabier Saralegiri Bizkaia Irratian.
Chat GPT tresna informatikoak edozein galderari erantzuten dio idatziz, adimen artifizialaren bitartez. Modan dagoen tresna da. Pauso esanguratsuak eman dira adimen artifizialarekin lotuta, azken hamar urteetan. Saralegik adierazi du helburua dela "gizakiok egiten duguna modu automatikoan egitea".
Saralegiren ustez argi dago "adimen orokor bat lortzeak arriskuak ekar ditzakeela, baina abantailak eta onurak ere ekar ditzake". Esan duenez, "adimen artifizialeko adituek eskatu dute arlo horren garapena sei hilabetez etetea, legedia zehaztea ezinbestekoa baita".
Azken postak
2024 | September 11
2024 | June 26