2023 | October 03
TTS-en erabilera ez etikoen arriskuak
Xabier Sarasola, Oraiko ikertzailea, TTSen erabileraren arriskuen harira elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.
Azken aste hauetan eztabaidagai izan den Stephen Fry aktorearen ahotsaren okerreko erabileraz aritu dira elkarrizketan. Aktore ingelesak salatu duenez, Harry Potter-en audioliburuak bere ahotsarekin grabatu ondoren, baimenik gabe erabili dute grabatutako ahots hori adimen artifizialaren bidez dokumental bat lokutatzeko.
TTS sistemak nola lortzen diren eta Orairen arlo horretako ikerketak zertan diren azaldu du Sarasolak, eta adierazi duenez, halako egoerak saihesteko, ORAIk grabatzen dituen ahotsen hizlariek “beti” sinatzen dute kontratu bat, eta bertan “oso argi” definitzen da grabaturako ahotsa zertarako erabiliko den.
Azken postak
2024 | December 09
2024 | September 11
2024 | June 26