2024 | January 05
“Espazio hau askoz ere feministagoa izatea nahiko nuke”
Muitze Zulaika, Oraiko ikertzailea, Elhuyar Aldizkariko "Ekinean" atalean elkarrizketatu dute.
Elkarrizketan Muitzek, adimen artifiziala, euskara eta feminismoa jorratu ditu. Bertan, informatika fakultatean nola hasi zen, eta adimen artifizialaren gaiarekin "guztiz liluratuta" geratu zela dio. Euskarak adimen artifiziala behar duela dio, eta emakume ikertzaileak ere beharrezkoak direla, zientzia eta teknologia maskulinizatuta daudelako, eta hori "aldatu egin behar da".
"Eta aldatu behar da orain. Zergatik? Bada, nik ez dut ulertzen emakumezkorik gabeko mundu bat, ez dut ulertzen emakumezkorik gabeko zientzia bat, ez dut ulertzen begirada hori ez daukan ikerketarik. Eta iruditzen zait ezinbestekoa dela begirada eta pentsamendu horiek aplikatzea zientzian eta informatikan".
Azken postak
2024 | December 09
2024 | September 11
2024 | June 26