2024 | April 09
Kultura- eta sormen-industria eta Orai, elkar indartuz
Kultura- eta sormen-industriaren (KSI) sektoreko enpresen eraginkortasuna, irisgarritasuna eta eraldaketa digitala bultzatzen lagundu dezake Oraik, hizkuntza naturalaren prozesamenduan (NLP) ezagutza sortzen eta teknologia ekoizten baitu eta zentroaren merkatu-hobi garrantzitsuenetakoa baita fabrikazio aurreratuarekin batera.
Oraik KSI sektoreko enpresen eraginkortasuna hobetzen lagundu dezake, edukien kudeaketa adimenduna egiteko eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko sistemen bidez. Besteak beste, Baleuko, Berria, Naiz.eus eta EITBrekin lan arrakastatsuak egin ditu:
- Ikus-entzunezkoen metadatu semantikoak (edo eduki bat deskribatzen duten datu-multzoak) automatikoki sortzeko eta ikus-entzunezko edukiak katalogatzeko sistema ikertu eta integratu du Baleuko ekoiztetxearen Gookapi enpresa-proiektuan, haien multimedia-edukiak kudeatzen laguntzeko.
- Berriako albisteak sailkatzeko sistema automatizatzen laguntzeko teknologia ezarri du: albisteetako deskriptore tematikoak automatikoki erauziz, albisteak kategoria-sistema zabal baten arabera sailkatzeko aukera daukate orain.
- Eitb.eus-eko Nahieran plataforman bilatzaile aurreratu eta eleaniztuna integratu du.
- Naiz.eus atarian ere bilatzailea hobetzeko eta albisteak sailkatzeko sistemak automatizatzen laguntzeko lana egin du.
Azken postak
2024 | December 09
2024 | September 11
2024 | June 26