2024 | April 23
Kultura- eta sormen-industria eta Orai, elkar indartuz: edukien zaintza eta monitorizazioa
Ikerketaren bidez Oraik garatutako teknologiak produktu bihurtu edota enpresen zerbitzura jarri dira, hainbat soluzio teknologikoren bidez: bilaketa-sistemak, informazioaren erauzketa, itzulpen automatikoa, hizketaren ezagutza, laguntzaile adimendunak… Asko dira azken urteetan argia ikusi duten eta hemengo KSI ekosistemaren zerbitzura jarri dituen tresna eta baliabideak.
Eremu digitaleko edukien zaintza eta monitorizazioa egiteko aukera eskaintzen du Oraik, baita komunikazio-zerbitzuak eraldatzeko nahiz kultura-politikak garatzeko ere. Gaur egun, zenbait proiektu ditu esku artean, eta aipatzekoak dira helburu hauek dituztenak:
- Euskara, gaztelania eta katalana hedabide digitaletan zer atributurekin lotzen diren jakitea, alegia, jendeak eta erakundeek haiekiko zer jarrera duten, hizkuntza horiek zer-nolako jarduerekin lotzen diren, modernitatearekin edo iraganarekin lotzen diren, etab. Proiektu hau UPV/EHUko Kazetaritza Fakultateko NIK ikerketa-taldearekin batera ari da garatzen.
- Komunikazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen eraldaketa digitalari dagokionez, aukera ugari eskaintzen ditu adimen artifizialak. Esaterako, enpresen eta erakundeen ospe digitala kudeatzeko plataforma bat sortzeko lanean ari dira sektoreko enpresa garrantzitsu batekin batera.
- Lehenago ere, DSS2016 Europako Kultura Hiriburutzaren ekimen- eta kultura-eskaintzaren zaintza eta monitorizazioa egin zuten Oraiko ikertzaileek, eremu digitalean (komunikabideetan eta sareetan) aipatzen ziren kultura-ekitaldiek zer erreputazio zuten hautemateko.
Azken postak
2024 | September 11
2024 | June 26