Linguatec IA: AA-ren bidez aragoiera, euskara, katalana eta okzitaniera digitalizatzen aurrera egiteko proiektua
Linguatec IA proiektuaren helburua da adimen artifizialari buruzko ezagutza garatzea, baliabide gutxi dituzten hizkuntzei aplika dakizkiekeen hizkuntza-eredu neuronal berrietan oinarrituta. Horren bidez, aurrera egin nahi da aragoiera, katalana, euskara eta okzitanieraren digitalizazioan eta mugaz gaindiko azpiegitura linguistiko eta adimentsu baten eraikuntzan, zeinak erraztu egingo baitu hizkuntza horietako hiztunen arteko komunikazioa eta informazio eleaniztuna eskuratzea.
Proiektuaren partzuergoko kide dira, gurekin batera, Lo Congrés Permanent de la Lenga Occitana, HITZ zentroa (UPV/EHU), Toulouseko Jean Jaures Unibertsitatea, Perpinyàko Unibertsitatea, Baionako IKER-CNRS, Aragoiko Gobernua eta Lleidako Unibertsitatea.
Hona hemen proiektuaren xedeak:
- Algoritmo eta arkitektura neuronal berriak eraikitzea zenbaketa-erregimenetara eta hizkuntza-baliabide mugatuetara egokitutako hizkuntza-eredu neuronalak sortzeko.
- Euskara, katalana, okzitaniera, aragoiera eta horien aldaera dialektalen transkripzio, itzulpen automatiko neuronal eta ahots-sintesiko sistemak hobetzea, frantsesarekin eta gaztelaniarekin konbinatuta.
- Plataforma linguistiko eleaniztuna garatzea azpititulazio eta bikoizketa automatikorako.
- Onlineko plataforma edo gordailu bat sortzea Pirinioetako hizkuntzen baliabide, teknologia eta aplikazioentzat.
- "Hizkuntzaren Teknologiei buruzko Mugaz Gaindiko Bikaintasun Sarea" indartzea.
EFA 104/01-LINGUATEC IA proiektu europarra Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu du, INTERREG POCTEFA 2021-2027 1. deialdiaren bidez. Laguntza horri esker, ahalegin handiagoa bideratuko da berrikuntzara, eta Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan (LNP) Adimen Artifizialaren ikerkuntza aplikatuaren alde egingo da; horrez gainera, mugaz gaindiko lurraldearen artikulazio sozial eta kulturalari lagunduko zaio, tokiko kulturaren funtsezko elementu bat, hizkuntzak, indartuz.