Teknologia
Adimena artifizialaren barruan, lengoaia naturalaren prozesamendua da gure lan-eremua
Adimen artifiziala diziplina zientifiko-teknologiko bat da konputazio-sistemen bidez pertsonen prozesu mentalak imitatu eta horietatik ikasteko gaitasunak sortzen dituena. Beraz, adimen artifiziala makinek giza adimena imitatzeko duten gaitasuna denez, eta hizkuntzaren ulermena eta mintzamena giza adimenaren adierazpen nabarmenenak direnez, lengoaia naturalaren prozesamendua adimen artifizialaren muin-muinean dagoen diziplina da. Algoritmo konplexuak eta sendoak eraikitzen diren adimen artifizialeko alorrean jarduten dugu beraz.
Pertsonetan ardaztutako adimen artifiziala garatzen dugu.
Industrien, erakundeen eta pertsonen gaitasunak areagotu bai baina ordezten ez dituen adimen artifiziala egiten dugu. Pertsonetan ardaztutako adimena artifizialak langileak, profesionalak eta herritarrak ahalduntzen laguntzen du, gaitasun berriak erantsiz, fenomeno sozial konplexuak ulertzen lagunduz eta ataza konplexuak ebatziz.
Gaur egun, adimen artifiziala eta NLP teknologiak funtsezko teknologiak dira gure industria eta enpresen lehiakortasuna eta ahalmenak handitzeko. Konpromiso sendo batekin lan egiten dugu beraz, gure gaitasun zientifiko-teknologikoa eta garatu dugun teknologia propioa ehun industrialaren zerbitzura jartzeko, bizi dugun eraldaketa digital bizkor honetan laguntzeko eta langileen gaitasunak handituko dituen industria adimendun bat sortzeko.
Guztiontzako eta gizartearen onurarako teknologia ekoizten dugu.
Eredu neuronalek izan ditzaketen alborapenak zuzentzen saiatzen gara, teknologia etikoak eta sozialki arduratsuak ekoitziz, guztiontzako adimen artifiziala sortzeko, inor baztertuko ez duena eta gizarte inklusiboagoa egiten lagunduko duena.
Adimen artifizialak eta sare neuronalek konputazio-ahalmen handia behar dute, eta energetikoki oso teknologia intentsiboak dira; beraz, lanean ari gara konputazio-ahalmen txikiagorekin emaitza hobeagoak lortuko dituzten sistema energetikoki efizienteagoak sortzeko.
Industria lehiakorra, gizarte inklusiboagoa eta lurralde jasangarriagoa egiteko puntako teknologia ekoizten dugu Nazio Batuen Jasangarritasunaren Garapenerako Helburuak ipar izanik.