Skip to main content
abendua orai
2024 | Abendua 20

Abenduak eman duena

Urtea amaitzear da, eta azken aste hauetan Oraiko kideek egunez egun egiten dugun lana ezagutzera emateko aukera izan dute.

Xabier Sarasola  eta Iñigo Morcillo ikertzaileak Stereopsia kongresuan izan dira Bruselan, SERMAS proiektuak gonbidatuta. Errealitate hedatuaren inguruko Europako kongresu garrantzitsuena da Stereopsia: errealitate birtuala, errealitate areagotua eta eremu digitalaren giza esperientzia areagotzen duten beste teknologia asko izan dira ikusgai. Oraiko ikertzaileek, hango aurrerapenez ikasteaz gainera, Orai hizketa-teknologietan egiten ari den lana erakutsi dute.

Euskal Herriko Unibertsitateko Weblearner ikerketa-taldeak “Hezkuntza Eraldatzen, Adimen Artifiziala: Irakaskuntza Birdefinitzen” nazioarteko jardunaldia antolatu du, eta bertan parte hartu du Leturiak. Jardunaldian adimen artifizialak hezkuntzan zer eragin duen landu dute gonbidatutako adituek, eta Leturiak ‘Adimen artifiziala, euskara eta hezkuntza: aukerak eta inplikazioak’ hitzaldia eman du, eta euskara eta adimen artifiziala uztartzeak hezkuntzan eskaintzen dituen aukera berriak aztertu.

Euskararen Egunaren harira, Igor Leturiak hitzaldia eman du Basurtuko Ospitalean, adimen artifizialaren eta euskararen arteko harremana gaitzat hartuta.

Urtero bezala, Durangoko Azoka antolatu da, eta Orai bertan izan da. Aitzol Astigarragak ‘Adimen artifizial sortzailea?’ mahainguruan parte hartu du Femias Proiektuko Alejandra Buenorekin eta Aizkoa Perezekin batera. Adimen artifizial sortzaileari buruz ikertzaile eta teknologia-ekoizle gisa duten ikuspegia eman dute bertan.

Azken postak