Skip to main content
Igor Leturia Mecanica del caracol
2023 | Ekaina 28

Adimen artifizial sortzaileen boomaren aukerak eta arriskuak

Igor Leturia Oraiko hizketa-teknologien arduradunak Chat GPT, Midjourney eta adimen artifizialeko beste sistema batzuk izaten ari diren hedapenaren gakoak errepasatu ditu Radio Euskadiko La mecánica del caracol irratsaioan.

Azken hilabeteotan, zenbait enpresa teknologikok jendartearen esku utzi dituzte hizkuntza-eredu handietan oinarritzen diren chatbotak, zeinek, antza, edozertarako erantzuna duten dozenaka hizkuntzatan. Eva Caballerok, Radio Euskadiko La mecánica del caracol irratsaioko zuzendariak, adimen artifizial sortzailearen boom horri buruz hitz egiteko jo du Igor Leturiarengana. Elkarrizketan agerian geratu denez, zenbait ideia kontuan hartu beharko lirateke batez ere: "txat horiek ematen dituzten erantzunak oso sinesgarriak diruditen arren, probabilitateen arabera hitzak elkarri kateatzean oinarritzen da beren lana. Beti ematen dituzte erantzunak, zuzenak neurri handi batean, ikasteko erabili dituzten testu-kopuru handiaren ondorioz, baina testu horiek akatsak badituzte edo faltsuak badira, txatbotaren erantzunak ez dira zuzenak izango". Elkarrizketan zehar, sistema horien moldakortasuna baliatzeko aukera onenak aipatu ditu Leturiak baita, batez ere, informazio faltsua erabiltzearekin lotutako arriskuak ere; halaber, azaldu du zer abantaila eta zer ahulezia ikusten dizkien sistema horiei.