Skip to main content
orai mintegia
2024 | Apirila 08

Adimen Artifizialaren erronkak: teknologiaren garapena eta etika

Oihane Cantero eta Xabier Saralegi Orai NLP-eko ikertzaileak Elhuyarrek sustatu duen mintegian izango dira. 
Etikaren ikuspegitik adimen artifizialaren garapenak sortzen dituen gatazkak jorratuko dira jardunaldian.
Oihane Canterok "Adimen Artifizialaren isuri kulturalak." izeneko hitzaldia emango du, eta Xabier Saralegik etikaren ikuspegitik adimen artifizialaren garapenaren gatazkak eta alborapenak jorratuko dituen mahai-inguru batean parte hartuko du.
Mintegia, apirilaren 16an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz espazioan, arratsaldeko 17.00etan izango da. 
Bertaratzeko, edo online jarraitzeko eman izena hemen

 

EGITARAUA
  • 17:00 – 17:10. Agurra

    • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariaren agurra

    • Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusiaren agurra

  • 17:10 - 17:20. Hitzaldia

    • Gaia: Adimen Artifizialaren isuri kulturalak.

    • Hizlaria: Oihane Cantero Dominguez, Orai adimen artifizialeko zentroko ikertzailea

  • 17:20 - 18:45. Mahai-ingurua

    • Gaia: Adimen artifizialaren inguruko hausnarketa konpartitua: etikaren ikuspegitik, zer gatazka eta alborapen sortzen ditu adimen artifizialaren garapenak? Zer estrategia jarraitzen ari dira horiei heltzeko? Zer eragin izan ditzakete alborapen horiek hezkuntzan eta gizartean?

    • Moderatzailea: Guillermo Roa, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzailea (Norteko Ferrokarrila irratsaioen gidaria).

    • Parte-hartzaileak:

      • Xabier Saralegi Urizar, Orai adimen artifizialeko zentroko ikertzailea.

      • Olatz Arbelaitz Gallego, EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzailea, eta UEUko kidea.

      • Gorka Julio Hurtado, informatikari, irakasle, kooperatibista eta gizarte-ekintzailea.

      • Itziar Irigoien Garbizu, EHUko Informatika Fakultateko irakaslea eta UEUko kidea.

Azken postak