Skip to main content
ekaia
2024 | Urria 16

Ahots sorkuntza etikoa

Gero eta interes handiagoa dago genero anbiguoko ahotsa duten text-to-speech (TTS) sistemetan, besteak beste, laguntzaile birtualetan eta bozgorailu adimendunetan genero-alborapenak eta estereotipoak saihesteko duten ahalmenagatik.

Hizlari-bektore manipulazioaren bidezko genero anbiguoko hizketaren sintesia euskarazartikulua argitaratu dugu Ekaia UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkarian. Ahots-bihurketako teknika berriak aplikatzen dizkiegu ahots-bektoreei sare neuronaletan oinarritutako genero anbiguoko euskarazko TTS sistemak lortzeko. Hizlari-bektoreak hiztun anitzeko Tacotron 2-a entrenatuz lortzen dira. Hizlari-bektoreen normalizazioa eta eskala-parametro bat erabiltzen duten eta erabiltzen ez duten sistemak konparatu ditugu, baita sistema horietan ahots sintetiko arruntek eta transformatuek lortzen duten kalitatea ere. Emaitzek frogatzen dute aurkeztutako metodoak baliozkoak direla genero anbiguoko ahotsak lortzeko, eta kalitate onargarriak lortzen direla.