Skip to main content
Elia
2022 | Ekaina 02

Elia plataformak itzulpenak pertsonalizatzeko aukera gehitu du Orairen lankidetza teknologikoarekin

Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoak berrikuntzak ekarri ditu bere lehen urteurrenean. Orain, hiztegi pertsonalizatu bat gehitu diezaiokezu, hitz edo esaldi batzuk zuk nahi bezala itzul ditzan. Aukera hori eskaintzen duen euskarazko lehen itzultzaile automatikoa da Elia, eta testuen koherentzia zaintzen laguntzen du.

Elhuyarren itzultzaile automatikoa elia.eus webgunean nahiz mugikorretarako aplikazioaren bidez erabil daiteke, eta sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu segundo gutxi batzuetan: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa.

Webgunearen kasuan, testu-koadroa erabiltzeaz gain, zuzenean dokumentu osoak itzultzeko ere eska daiteke, eta jatorrizko dokumentuaren formatu bereko beste bat bueltatuko digu, guk hautatako hizkuntzan, itxura bera emanez: koloreak, irudiak, grafikoak, taulak… Gailu mugikorretako aplikazioarekin, gainera, irudietako testuak ere itzul ditzakegu. Guk geuk ateratako argazkietako testuak nahiz sare sozialen bidez iristen zaizkigun irudietakoak itzultzeko balia dezakegu.

Itzulpen automatikoa hiztegi pertsonalizatuekin batera erabiltzea TANPER proiektuan ikertu eta garatu du Oraik Elhuyarrentzat, Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programak finantzatuta, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) laguntzaz finantzatu dena. 

Itzulpen automatikoa

Azken postak