Skip to main content
llama eus
2025 | Urtarrila 24

Euskarazko laguntzaile adimendun baten prototipoa

Erabiltzailearen aginduei jarraitzeko eta galderei erantzuteko gaitasuna duen laguntzaile prototipo bat garatu du Oraik.

Llama-eus-8B euskarazko hizkuntza-eredu fundazionala oinarri hartuta ehunka ataza egiteko gai den prototipo bat garatu dugu, ikasketa automatikoko teknika berritzaileenak aplikatuz. Bestelako laguntzaileen aldean, euskarara eta euskal kulturara egokitua dago, konputazionalki arina da, eta alor askotan erabil daiteke.

Ataza asko egiteko gai da: testuetatik abiatuta galdetegiak automatikoki sortu; erabiltzaileak egiten dituen galderen erantzunak testuetatik erauzi; testu batean pertsona, gai edo erakunde batekiko adierazten den sentimendua aztertu; albiste baten gako nagusiak erauzi; gomendioak eman; testuak laburtu eta itzuli; fikziozko istorioak sortu… Aplikazio-eremuak amaigabeak dira.

Orairen laguntzaile prototipoa proba-fasean dago, eta lanean jarraituko dugu eguneroko ataza orokorretan erabili ahal izateko eta aplikazio jakinetan txertatuz atazak automatizatzeko.