Skip to main content
Sesgos
2023 | Uztaila 17

“Ezin dugu onartu gizatalde jakin batzuen gaineko portaera diskriminatzailea erakusten duen sistemarik”

“Gure intuizioak iradoki lezakeena gorabehera, adimen artifizialeko sistemak ere estereotipoen mende egon daitezke. Ezagunak dira halako zenbait kasu, hala nola pertsona beltzekin huts egiten zuten aurpegi-ezagutzako sistemak; pertsona beltzak gorila gisa sailkatzen zituzten argazki-ezagutzako sistemak; gizonezkoen ahotsekin hobeto zebiltzan ahots-ezagutzako sistemak; edo sare sozialetako eduki toxikoa detektatzeko sistemak, zeinak gutxiengo etnikoak mezu negatiboekin sistematikoki lotzen baitzituzten. Nola iristen dira estereotipoak adimen artifizialeko sistemetan sartzera?”. Adimen artifizial etiko bat lortzeko bidean alborapenek eragin ditzaketen arriskuez hitz egin du Xabier Saralegik Noticias taldeko egunkarietan: La inteligencia artificial y el camino no deseado: el sesgo y los atajos

“Adimen artifiziala gizartea garatzeko tresna izatea nahi badugu, ezin dugu onartu alderdi sentikorretan gizatalde jakin batzuen gaineko portaera diskriminatzailea erakusten duen sistemarik. Egoera horietan, alborapenaren arazoari (eta diagnostikatuta dauden beste erronka batzuei) aurre egitea beharrezkoa izango da, eta ez oztopo bat, nahiz eta ahalegin gehigarria egin behar izan. Adimen artifizialaren lasterketan ez dugu bidezidorretatik presaka ibili behar; bidea luzea izanagatik ere, hobe da ibaia leku seguru batetik zeharkatzea, zubi zintzilikari ahul batetik igarotzea baino”.

Azken postak