2024 | Abendua 04
Hizkuntza adimentsua da
Berrian euskararen egunaren harira argitaratutako "Hizkuntza adimentsua da" erreportajean parte hartu du Oraiko koordinatzaile Aitzol Astigarragak. Adimen artifizialaren arloan euskararekin lanean aritzen diren beste kide batzuekin batera osatu dute testua.
Besteak beste, Astigarragak azaldu du eredu handi horiek enpresa teknologiko erraldoien esku daudela —Google, Meta, Open AI…—, eta euskal ereduak elikatzeko erabiltzen dituztela. Baina horrek menpeko izatera eramaten ditu: «Uste dugu oso garrantzitsua dela teknologian ere burujabe izatea; horregatik, ikusi genuen ezinbesteko gure eredu propioetan ikertzea, bestela kontsumitzaile huts bihurtuko ginatekeelako».
Azken postak
2025 | Urtarrila 07
2024 | Abendua 20
2024 | Abendua 09