Skip to main content
KSI
2024 | Maiatza 14

Orai eta kultura- eta sormen-industria

Kultura- eta sormen-industriaren (KSI) sektoreko enpresen eraginkortasuna, irisgarritasuna eta eraldaketa digitala bultzatzen lagundu dezake Oraik, hizkuntza naturalaren prozesamenduan (NLP) ezagutza sortzen eta teknologia ekoizten baitu eta zentroaren merkatu-hobi garrantzitsuenetakoa baita fabrikazio aurreratuarekin batera. 

Ikerketaren bidez Oraik garatutako teknologiak produktu bihurtu edota enpresen zerbitzura jarri dira, hainbat soluzio teknologikoren bidez: bilaketa-sistemak, informazioaren erauzketa, itzulpen automatikoa, hizketaren ezagutza, laguntzaile adimendunak… Asko dira azken urteetan argia ikusi duten eta hemengo KSI ekosistemaren zerbitzura jarri dituen tresna eta baliabideak.

Bideoan, Oraik esparru honetan orain arte egindako lanak zerrendatzen dituzte Igor Leturiak eta Xabier Saralegik

 

 

Azken postak