2024 | Iraila 26
SEPLNren Nazioarteko XL. Biltzarra
Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduko Espainiako Elkartearen Nazioarteko Kongresuan (SEPLN 2024) izan da Orai NLP, Adimen Artifizial eta Hizkuntza Teknologiako HiTZ Katedraren eskutik.
Oraiko ordezkariek Tecnoling-en hartu dute parte, hizkuntza naturalaren prozesamenduaren eta teknologien sektoreko enpresa nagusiak biltzen dituen ekimenean.
Oraik stand bat jarri du bere lanaren berri emateko eta ideiak trukatzeko, etorkizunean aliantzak lortu ahal izateko. Bestalde, Oraiko koordinatzaile Aitzol Astigarragak aukera izan du Orairen gako, ikerketa eta emaitza nagusiak azaltzeko kongresuan parte hartzen ari ziren kideei.
Plazera da Orairentzat sektoreko beste enpresa eta profesional batzuk ezagutzea eta haiekin ideiak partekatzea, hizkuntza naturalaren prozesamenduaren esparruan Adimen Artifizial etiko eta segurua garatzea bultzatuko duten etorkizuneko sinergiak lortzeko.
Azken postak
2024 | Urria 22
2024 | Urria 16
2024 | Iraila 11