Skip to main content
SEPLN 2023
2023 | Urria 02

SEPLNren Nazioarteko XXXIX. Biltzarra

SEPLNren Nazioarteko XXXIX. Biltzarrean izan da Orai, irailaren 27tik 29ra bitartean Jaenen.

Oraiko doktore Maddalen Lopez de Lacallek Strategies for bilingual intent classification for small datasets scenarios artikulua aurkeztu du Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Espainiako Elkarteak antolatutako biltzarrean. Xabier Saralegi, Aitzol Saizar, Gorka Urbizu eta Ander Corral ikertzaileek ere parte hartu dute ikerketa horretan.

Bestalde, Josu Aztiria, Oraiko koordinatzailea, eta Xabier Saralegi, NLP teknologien arduraduna, ere Jaenen izan dira, Tecnoling teknologia-erakusketan, non hizkuntza-teknologien sektoreko enpresa garrantzitsuenak bildu baitira. Oraik stand bat jarri du, eta han erakutsi ahal izan ditu Oraik garatutako teknologian oinarrituta zer soluzio eta produktu eskaintzen ditugun.

Informazioa eta ideiak partekatzeak eta sektoreko beste enpresa eta profesional batzuk ezagutzeak duen garrantzia nabarmendu du Aztiriak; izan ere, ateak irekitzen dizkio hizkuntza naturalaren prozesamenduaren arloan adimen artifizial etiko eta segurua garatzeko etorkizunean sor daitezkeen sinergiak sortzeari. “Plazer handia izan da gunea beste enpresa batzuekin partekatzea eta lankidetza-bideak irekitzea”, esan du. Eta nabarmendu du “ekitaldiak antolaketa eta dinamizazio bikaina” izan dituela.

 

Azken postak