Skip to main content
maddalen txatbot
2023 | Urria 10

Txatbot teknologia

Maddalen López de Lacalle ikertzaile eta doktoreak 2007an abiatu zuen bere ibilbidea Elhuyarren, eta orduz geroztik hizkuntza naturalaren prozesamenduari buruzko ikerketak egiten ari da.

Orai-ren parte da sorreratik López de Lacalle, eta, azkenaldi honetan, chatbot teknologia garatzen ari da. Teknologia horri esker, webgune batean egin nahi dituzun eragiketak egiten laguntzen diguten laguntzaile birtualak garatzen dira.

Duela gutxi, gainera, doktore-tesia aurkeztu du: “Predicate Matrix: an Interoperable Lexical Knowledge Base for Predicates”. Ikerketaren helburua izan da predikatuei buruzko informazioa deskribatzen duen baliabide lexikal berri bat sortzeko metodologia automatiko bat proposatzea.

Egindako bideaz, orainaz eta bai berari bai Orairi etorkizunak ekarriko dionaz mintzatu da elkarrizketa honetan.

 

 

Azken postak