Xabier Saralegi: "Gure esku dago gizartearentzat onuragarria den adimen artifiziala lortzea"
“GPT-4 agertzea pizgarri izan da adimen artifizial orokor bat lortzeko ibilbidean. GPT-4 helburu orokorreko adimena izatetik urrun dagoen arren, adimen horren bertsio goiztiartzat har daiteke, eta urrats garrantzitsua da adimen artifizial orokorra lortzeko”. Xabier Saralegik GPT-4 txataren inguruan duen iritzia eman du Noticias Taldeko egunkarietan: GPT-4, ¿Prometeo o Frankenstein?
“Lan-eremuan adimen artifiziala modu ordenatuan ezartzea ez da izango esku artean daukagun erronka bakarra. Badira garrantzi bereko edo handiagoko beste erronka batzuk ere, hala nola adimen-mota horren erabilera maltzurra, erabiltzaileen datu pertsonalen kudeaketa, jabetza intelektuala, pentsamenduaren estandarizazioa, hizkuntza minoritarioen euskarria, eten digitala handitzea eta monopolio teknologikoa. Gure esku dago erronka teknikoei ekiteko darabilgun intentsitate berarekin ekitea erronka horiei guztiei, eta, hala, gizartearentzat onuragarria den adimen artifiziala lortzea —Prometeoren oparia izan zen bezala—, eta pozoitutako desira bihur ez dadin lortzea —Mary Shelley-ren Frankensteinaren pare—”.