Skip to main content

Proiektuak

Informazioaren erauzketa eta berreskurapena : Hiekadi - Heraldabide

HIEKADI-HERALDABIDE

Euskarazko lau hedabideren eraldaketa digitala eta edukien kudeaketa adimenduna helburu duen ikerketa-aplikatuko proiektu bat da. Hedabideen alorreko gaur egungo teknologiak testuei zuzenduta daude nagusiki; bideo- eta audio-edukien trataera ez da handia izan orain arte, eta adimen artifizialeko hizkuntza-eredu neuronalen paradigma berritzaileak ez dira aplikatu. Ikerlerro honen helburua, beraz, muga horiek gaindituko dituen plataforma berritzaile bat garatzea da:

  • Etiketa semantikoen erauzketa testuetatik zein audioetatik, euskararako eta gaztelaniarako.
  • Etiketen erauzketa neuronala, gai orokorrak, gai zehatzak eta entitate izendunak (pertsonak, erakundeak eta tokiak) bereiziko dituena.
  • Audioen azpititulazio automatiko sendoa, hizkera espontaneoa, euskalkiak eta inguruko zarata aintzat izango dituena

 

Antzeko beste proiektu batzuk