Skip to main content
Berria eta Noticias
2024 | Uztaila 19

Adimen artifiziala eta enpleguaren automatizazioa

Adimen artifizialak (AA) eta lan mentalen automatizazioak lan-ingurunean izan ditzaketen ondorioez hausnartu du Xabier Saralegik Berria-n eta Noticias taldeko egunkarietan.

Saralegik dioenez, adimen artifizialak "aurrerapauso bat eman du, eta zeregin mentalen automatizazioa ahalbidetzen du. Baina inork ez daki horrek zeregin eta lanpostu berriak ekarriko dituen, aurretik izan diren mekanizazio-boladetan gertatu den moduan. Gainera, ikusi beharko litzateke ea lanbide eta zeregin berrien kopuruaren eta automatizatuko direnen arteko balantzea positiboa izango ote den". 

"AA ez da berehala nagusituko lan-ingurunean. Prozesu horretan, beharrezkoa da oraindik ezartze-kostuak asko jaistea; gainera, kasu batzuetan, teknologia ere hobetu behar da, zeregin kognitibo ugari eraginkortasunez egin ahal izateko. AAko gaur egungo sistemek oraindik mugak dituzte ahalmen batzuetan, hala nola arrazoiketan, munduaren ezagutzan, autoikaskuntzan eta plangintzan. Gainera, kasu askotan, sistema horiek ezartzea garestiagoa da langile bat edukitzea baino. Lan-munduan AA ezartzeak dituen muga horiek pentsarazten dutenez, prozesua mailakatua eta nahiko motela izango da".

Azken postak