Skip to main content
BasqBOLD
2025 | Otsaila 06

BasqBOLD proiektua hautatua izan da KSIguneren Konexioak programaren IV. edizioan

Adimen Artifizialaren esparruan azken urteetan izandako aurrerapenek eraldaketa handiak ekarri dituzte, eta, horien artean, Hizkuntza Eredu Handiak (Large Language Models edo LLMak) nabarmentzen dira. Eredu horiek gai dira gizakion hizkuntza ulertu eta sortzeko.

LLMek testu-datu multzo erraldoietatik ikasten dituzte hizkuntza-gaitasunak. Testu horiek, ordea, gizarte-alborapenak, -aurreiritziak edo -estereotipoak dituzte, eta ereduek, ikasketa-prozesuan, gizarte-alborapen horiek barneratzeko joera izaten dute. Hala, ereduek ikasitako alborapenak zeregin desberdinetan erreproduzitu eta hedatu ditzakete. Horrek gizartean aurreiritziak indartu edo areagotu ditzake, alborapenak betikotuz.

Euskadiko Kultura- eta Sormen-Industrien klusterraren, KsiGUNE-ren, Konexioak programaren laguntzaz, Oraik eta EHUko Ikuspegi ikerketa-taldeak abian jarri dugu BasqBOLD izeneko proiektua. Proiektu horren helburua da euskarazko hizkuntza-ereduetan dauden gizarte-alborapenak ebaluatzeko gai den tresna bat sortzea. BasqBOLD euskararako testu-sorkuntzan agertzen diren gizarte-alborapenak neurtzeko balioko duen lehen euskarazko benchmark-a edo ebaluazio-tresna izango da. BasqBOLD euskal testuinguru kultural eta sozialera egokiturik egongo da.

Konexioak programak goi-mailako hezkuntzaren eta kultura- eta sormen-erakundeen arteko lankidetza bultzatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordetzaren sustapena dauka.

Hizkuntza-eredu neuronalak