Proiektuak
Hizketaren ezagutza : Linguatec

Baliabide urriko hizkuntzen garapen teknologikoa ezinbestekoa da hizkuntzen biziberritze-prozesuan. Osasun digitalaren adierazlerik garrantzitsuenetakoa hau da: adimen artifizialean eta zehazki lengoaia naturalaren prozesamenduan hizkuntza batek dituen gaitasun, baliabide eta tresna teknologikoen multzoa.
Proiektuaren helburua da aragoieraren, euskararen eta okzitanieraren digitalizazio-maila hobetuko duten baliabide, tresna eta aplikazio linguistiko berritzaileak garatu, probatu eta zabaltzea. Proiektu honek aukera eman du hizkuntzen arteko lankidetza teknologikorako eta, haren bidez, hizkuntza-baliabide eta -tresna berriak garatzeko, bai eta hiru hizkuntza horien onlineko aplikazio berriak sortzeko eta azken erabiltzaileek edukiak hizkuntza anitzetan eskuragarri izateko ere.