Skip to main content

Proiektuak

Hizkuntza-eredu neuronalak : Linguatec IA

LINGUATEC-IA (Interreg POCTEFA)

Proiektuaren helburua da adimen artifizialari (AA) buruzko ezagutza garatzea, baliabide gutxi dituzten hizkuntzei aplika dakizkiekeen hizkuntza-eredu neuronal berrietan oinarrituta. Horren bidez, aurrera egin nahi da POCTEFA lurraldeko hizkuntzen digitalizazioan (aragoiera, katalana, euskara eta okzitaniera) eta mugaz gaindiko azpiegitura linguistiko eta adimentsu baten eraikuntzan, zeinak erraztu egingo baitu hizkuntza horietako hiztunen arteko komunikazioa eta informazio eleaniztuna eskuratzea.

Proiektuaren xedeak:

  • Algoritmo eta arkitektura neuronal berriak eraikitzea zenbaketa-erregimenetara eta hizkuntza-baliabide mugatuetara egokitutako hizkuntza-eredu neuronalak sortzeko.
  • Euskara, katalana, okzitaniera, aragoiera eta horien aldaera dialektalen transkripzio, itzulpen automatiko neuronal eta ahots-sintesiko sistemak hobetzea, frantsesarekin eta gaztelaniarekin konbinatuta.
  • Plataforma linguistiko eleaniztuna garatzea azpititulazio eta bikoizketa automatikorako.
  • Onlineko plataforma edo gordailu bat sortzea Pirinioetako hizkuntzen baliabide, teknologia eta aplikazioentzat.
  • "Hizkuntzaren Teknologiei buruzko Mugaz Gaindiko Bikaintasun Sarea" indartzea.

LINGUATEC-IA proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du, Interreg VI-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra muga-tartearen integrazio ekonomiko eta soziala indartzea.

Aurrekontu osoa: 1.545.953,42 €

FEDERen aurrekontua: 1.004.867,00 €

Kolaboratzaileak

Universidad Jean Jaures de Toulouse
Universidad de Perpiñán
IKER-CNRS de Baiona
Universidad de Lleida

Finantziazioa

EFA 104/01 - Interreg POCTEFA (2021-2027)

Antzeko beste proiektu batzuk