Skip to main content

Proiektuak

Elkarrizketa-laguntzaileak : ALAI 4.0

Alai 4.0

Alaia proiektua baldintza bereziki zailak dituzten industria-eremuetan adimen artifizialeko teknologiak aplikatzeko asmoarekin sortu da, ohiko digitalizazio-proiektuek emaitza onik lortu ezin duten lekuetarako. Diziplina anitzeko lantaldea osatu, eta industria-digitalizazio proiektu bat sortu dugu, lanerako erabilgarriak diren interfaze digitalak garatzeko eta euren eguneroko lanetan pertsonak ahalduntzeko.
Alaia proiektuaren helburu nagusia da adimen artifizialean oinarritutako interfaze digitalak garatzea eremu industrial zailetan lan egiten duten profesionalentzat. Teknologia horiek langileek euren lan ingurunearekin dituzten interakzioak erraztuko dituzte. Horrelako interakzioetan adimen artifizialaren erabilerak garrantzi berezia dauka; izan ere, ikusmen- eta hizketa-teknologien bidez, balioa ematen zaie horrelako eremuetan langileek egunero darabiltzaten prozesuei.