Skip to main content

Successful cases

Hamaika Telebista :

Azpidatziak Hamaika TB
Ikus-entzunezko komunikabideei behar eta erronka berriak sortu zaizkie digitalizazioaren aroan, eta transkripzio eta azpititulazio automatikoak balio erantsia ematen die. Hamaika Telebistak azpitituluak jarri ditu martxan Orai-ren hizketa-ezagutzako soluzio teknologiko adimendunak baliatuz, gizarteak aldarrikatzen duen irisgarritasuna ardatz harturik: entzumen-arazoak dituztenek albisteak jarraitu ahal izatea eta euskara ikasten laguntzeko tresna berri bat gizartearen esku jartzea.

Azalpen orokorra

Erronka

Albisteak edo bideoak automatikoki azpititulatzen dira katalogora igo aurretik, eta, nahi izanez gero, azpitituluetan sor daitezkeen akatsak zuzentzeko aukera dago. Lan handia egin da sistemari erakusten eta zuzenketak egiten, orain azpitituluak automatikoki eskaini ahal izateko.

Elkarlana

Proiektu hau Hamaikarekin eta KAMekin elkarlanean gauzatu da. Bide-orri teknologiko bat garatuko da zenbait helbururekin: elkarrizketak azpititulatzea, euskalkiak kontuan hartzea, azpitituluak beste hizkuntza batzuetara itzultzea, audioa beste hizkuntza batzuetan ere sortzea, beste hizkuntza batzuetakoa euskarara automatikoki bikoiztea, testuetatik hitz-gakoak erauztea edota laburpen automatikoak egitea.

Emaitza

Orai-ren azpititulazio automatikoko teknologiak Hamaikako lan-prozesuetan integratu eta egokitu ditugu.