Skip to main content

Arrakasta kasuak

AskHezi :

AskHezi
Euskarazko diktaketa-sistema berria jarri dugu martxan, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzat. Haurren ahotsekin ongi dabilen euskarazko diktaketa-sistema berri bat garatu dugu, desgaitasun motorrak dituzten haur eta gaztetxoen ikasketa-prozesuan lagungarri izango dena. Sistema honen bidez, ikasleek euskarazko idazlanak egin ahal izango dituzte, tekleatu beharrik izan gabe, testua hizketa bidez diktatuta. Euskaraz esandakoa transkribatu egiten du, eta hizketa bidezko komandoak erabiliz egin daitezke aldaketak edo zuzenketak.

Azalpen orokorra

Erronka

Hizkuntza- eta hizketa-teknologiak oso baliagarriak dira hezkuntzaren munduan ikasle guztien inklusibitatea lortzeko bidean. Ikastetxeetako egunerokoan erabiltzen diren tresna gehienek integratuta dauzkate hizketaren sorkuntzako, itzulpen automatikoko eta hizketaren ezagutza automatikoko sistemak. Baina horietako gehienak ezin dira euskaraz erabili, eta ez daude haurren ahotsetarako prestatuta. Hizketa testu bihurtzeko gure sistemak (ASR) haurren ahotsekin entrenatu ditugu.

Elkarlana

Proiektu honetan, Euskal Herriko Ikastolen Elkartearekin, Seaskako Integrazio Batzordearekin eta Nafarroako Sortzen Elkartearekin batera  jardun dugu. Funtsezkoa izan da haurren grabaketak lortzeko egin duten ahalegina. Gainera, Languneren aholkularitza izan dugu bidelagun, eta ‘Euroeskualdeko hiritartasuna’ deialdiko bi dirulaguntza eta SPRIren dirulaguntza bat jaso ditu proiektuak.

Emaitza

AskHezi sistema sortu dugu, arazo motorrak dituzten haur eta gazteei eskolako lanak egiten lagunduko dien diktaketa-sistema berria.

Proiektuaren irudiak

Prentsaurrekoa