Arrakasta kasuak
NAIZ Irratia eta Goiena Komunikazio Taldea
:
Ikus-entzunezko komunikabideek behar berriak dituzte digitalizazioaren aroan. Ikus-entzuleak erakartzeko, ezinbesteko bihurtu dira, batetik, bikoizketa automatikoa eta, bestetik, Interneteko artikulu idatziak podcast bihurtzea. Proiektu honetan, kazetaritza testuak irakurtzeko hizketa-sintesiko sistemak sortu dira Goienarentzat eta NAIZ irratiarentzat. Sortutako hizketa-sintesiko sistemek komunikabide horietako esatarien ahotsarekin irakurtzen dute testua.
NAIZ Irratia eta Goiena Komunikazio Taldea :
Azalpen orokorra
Ikus-entzunezko komunikabideek behar berriak dituzte digitalizazioaren aroan. Ikus-entzuleak erakartzeko, ezinbesteko bihurtu dira, batetik, bikoizketa automatikoa eta, bestetik, Interneteko artikulu idatziak podcast bihurtzea. Proiektu honetan, kazetaritza testuak irakurtzeko hizketa-sintesiko sistemak sortu dira Goienarentzat eta NAIZ irratiarentzat. Sortutako hizketa-sintesiko sistemek komunikabide horietako esatarien ahotsarekin irakurtzen dute testua.
Erronka
Kazetaritza-testuak konplexuak izaten dira normalean, eta kazetariek prestakuntza berezia dute haiek irakurtzeko. Hori kontuan hartuta, proiektu honen erronka handi bat izan da profesionalen grabazioak lortzea eta haien prosodia eta estiloa ondo imitatzen dituen sintesi-sistema bat egitea.
Elkarlana
Proiektu hau Goienarekin eta NAIZ irratiarekin elkarlanean egin da.
Emaitza
Lortutako hizketa-sintesiko sistemek kalitate handiko ahotsa dute eta ondo adierazten dute kazetaritzarako lokuzio-estiloa.
Antzeko beste proiektu bat egin da Votz proiektuaren barruan, okzitanierako bi dialektorentzako hizketa-sintesia.