Arrakasta kasuak
Hamaika Telebista, Berria, Kanaldude eta Antxeta Irratia
:
Hamaika Telebistak eta Kanaldudek Orai-ren teknologia baliatzen dute bideoak azpititulatzeko; beren sistemetan integratua daukate. Antxeta Irratiak ere webgunearen CMSan integratuta dauka.
Hamaika Telebista, Berria, Kanaldude eta Antxeta Irratia :
Azalpen orokorra
Hamaika Telebistak eta Kanaldudek Orai-ren teknologia baliatzen dute bideoak azpititulatzeko; beren sistemetan integratua daukate. Antxeta Irratiak ere webgunearen CMSan integratuta dauka.
Erronka
Transkripzio-teknologia bezero horien ezaugarrietara egokitu behar da; zehazki euskalkietara. Batez ere iparraldeko euskalkiak dira beharrezkoen kasu honetan, Kanaldude eta Antxeta Irratirako.
Elkarlana
- Hamaika Telebista
- Kanaldude
- Antxeta Irratia
Emaitza
Orai-ren transkripzio-teknologiarekin, Hamaika Telebistak, Kanaldudek eta Antxeta Irratiak beren bideoak eta audioak azpititula ditzakete. Antxeta Irratiaren kasuan are interesgarriagoa da, audio hutsezko medioa testuzko eta, beraz, pertsona gorrentzat irisgarri bihurtzen baita. Kazetariak Antxeta Irratiko audio bat webgunera igotzean, automatikoki transkribatzen da, eta, entzuleak erreproduzitzeko sakatzean, transkripzioa ikusten du, hitzez hitz, audioarekin sinkronizatuta.
Proiektuaren irudiak