Arrakasta kasuak
MarkAI
:
Enpresen eta erakundeen erreputazioa edo marka neurtzeko prozesua automatizatzeko teknologia garatu dugu: MarkAI. Aro digitalean, marka (ospea edo izen ona) da erakunde edo enpresa baten arrakasta neurtzen duen faktorea. Nolakoa den bezeroek, merkataritza-bazkideek edo iritzi publikoak enpresa bati buruz duten ikuspegia, halakoa izango da kanpaina baten inpaktua edo errendimendua. Markaren ospea eraginkortasunez kudeatzeko, erakundeek, enpresek eta norbanakoek gero eta gehiago erabiltzen dituzte adimen artifizialeko tresnak, une bakoitzean zein ondorio sortzen den zehatz eta egoki neurtzeko eta ebaluatzeko.
MarkAI :

Azalpen orokorra

Erronka
Aurre-entrenatutako hizkuntza-eredu neuronaletan oinarritutako ikasketa-algoritmoak eraginkorrak dira marka eta erreputazioa neurtzeko gauzatu behar diren prozesu kognitiboetarako. MarkAI-k hizkuntza-eredu neuronal handiak (LLM) erabiltzen ditu:
- Albiste bakoitzetik marka-adierazleak erauzteko: produktu edo zerbitzuen asebetetze-maila; lidergoa edo kudeatzeko gaitasuna, eta etorkizuneko erronkei heltzeko gaitasuna.
- Albiste bakoitzean erauzitako marka-adierazleak azaltzeko: polaritatea (negatiboa, positiboa eta neutroa) eta horren arrazoiak.
- Albiste-multzoetan erauzitako marka-adierazleen laburpena egiteko: balorazio negatiboen/positiboen atzean dauden alderdien laburpena, adierazleen atzean dauden alderdien analisi automatizatua. Horrela, albiste guztiak irakurri gabe informazio garrantzitsuena azkar eskura dezake erabiltzaileak.
Elkarlana
Sorland komunikazio-agentzia eta Orai elkartu dira teknologia eta komunikazioa batzen dituen sistema berritzaile bat sortzeko. Teknologia aurreratua erabiliz, bezeroen beharretara egokitutako eta beren marka hobetzeko soluzio bat eskaintzen du Sorland-ek, Orai-ren teknologiari esker.
Emaitza
Enpresen eta erakundeen markaren erreputazioa komunikabide digitaletan eta denbora errealean monitorizatzeko adimen artifizialeko tresna sortu dugu: MarkAI.
Proiektuaren irudiak