Arrakasta kasuak
Aditu.eus
:
Aditu Elhuyarren hizketa-ezagutzako web-zerbitzua da. Euskaraz, gaztelaniaz edo bietan audio eta bideoak automatikoki transkribatzeko edo azpititulatzeko aukera ematen du. Gainera, edizio-interfaze aurreratu baten bidez, emaitza automatiko zuzendu egin daiteke, eta, itzulpen automatikoaren bidez, sei hizkuntzatara itzuli. Itzulpenak ere interfazean zuzendu daitezke, eta, amaitzean, formatu batean baino gehiagotan deskargatzeko aukera ematen du. Automatikoki transkribatzeko, azpititulatzeko eta itzultzeko, Orai-ren teknologia baliatzen du Adituk.
Aditu.eus :
Azalpen orokorra

Erronka
Transkripzio automatikoko teknologia erronka da berez, eta are gehiago euskara bezalako baliabide urriko hizkuntza batentzat; batik bat, kondizio edo kasu berezietan: tokiko-hizkerak, erregistro ez-formalak, ingurune zaratatsuak, audio-kalitate txarra, pertsonalizazioa (tokiko hitzak, toponimia edota izen bereziak ongi ezagutzeko), haurren ahotsak, hizlarien identifikazioa… Zuzeneko transkripzioa ere lantzen ari gara, hitzaldi eta bideo-deietarako adibidez, edo ezgaitasunak dituztenen kasuan diktaketak egiteko.
Elkarlana
Elhuyar
Emaitza
Orai-ren transkripzio-teknologiak emaitza oso onak lortzen ditu kondizio egokietan, euskaraz, gaztelaniaz zein ele bitan. Aditun integratuta dago, eta hark erabiltzaile eta bezero ugari ditu, hezkuntza- eta komunikazio-alorretakoak nagusiki. Aipatutako kasu berezietan, etengabe ari gara hobetzen eta hobekuntza horiek Aditun integratzen.