Skip to main content

Arrakasta kasuak

Goiena Komunikazio Taldea :

Goiena Komunikazio Taldea
Goiena Komunikazio Taldea Debagoienean aritzen den euskarazko komunikabide multimedia bat da Bideo eta audioak azpititulatzeko, elkarrizketak transkribatzeko edota idatzizko edukia audio (podcast) bihurtzeko, oso baliagarriak zaizkie Orai-ren ASR  eta TTS teknologiak. Abao Komunikazio Agentziak bideoak egiten ditu, eta baita hitzaldiak eta udalbatzarrak grabatu, emititu eta sareratu ere, eta Orai-ren teknologia baliagarria zaie horiek azpititulatzeko, saioen aktak jasotzeko edota itzultzeko. Beren multimediaren kudeaketa-tresnetan integratu da Orai-ren transkripzio-teknologia.

Azalpen orokorra

Erronka

Goiena zein Abao Debagoienean kokatua daude, eta landu behar izaten dituzten elkarrizketa, saio, hitzaldi eta udalbatzar asko bertako euskalkian egoten dira, eta tokiko toponimo eta izen berezi asko izaten dituzte. Orai-ren transkripzio-teknologia Debagoieneko euskalkira egokitzen ari gara, baita bertako toponimo eta izen bereziak ezagutuko dituen pertsonalizazio-aukerak gehitzen ere. Bertan egiten den lanak bide emango du beste euskalkiekin gauza bera egiteko. TTS bidez testuak podcast bihurtzeko, interesgarria da Goienako kazetarien ahotsak imitatzea.

Elkarlana

  • Goiena Komunikazio Taldea
  • Abao Komunikazio Agentzia

Emaitza

Orai-ren teknologia Goienaren eta Abaoren multimedia-sisteman integratu da, eta azpitituluak eta transkripzioak lortzeko erabiltzen dute. Euskalkiekin eta pertsonalizazioarekin egiten ari garen hobekuntzak ere bertan jartzen ari gara. Goienaren zenbait kazetariren ahotsak imitatzen dituzten sintetizagailuak garatu dira, webgunean podcastak automatikoki sortzeko.