Skip to main content

Arrakasta kasuak

Kriminologiaren Euskal Institutua (KREI) :

Kriminologiaren Euskal Institutua (KREI)
Sare sozialetan eta prentsa digitalean zenbait biolentziaren biktimen inguruko jarrera eta kontakizuna nolakoa den aztertzeko monitorizazio-proiektua izan da. Etengabeko entzutea egiten da, eremu geografiko batzuetako (Euskal Autonomi Erkidegoa, Espainia, Frantzia, Irlanda, EB) biktimek hartzen duten papera eta haiekiko gizarteak erakusten dituen jarrerak alderatuz.

Azalpen orokorra

Erronka

Erronka izan da prentsa digitaleko hainbat iturritan eta Twitter sare sozialean gai zehatz baten inguruko informazioa erauztea eta aztertzea zenbait hilabetez. Etengabeko jarraipena egin behar da, eta denbora errealean prozesatu behar dira jasotako aipamenak, lantzen dituzten gaiak, parte hartzen duten pertsonak/erakundeak, eta haien jatorria identifikatu, ingurune eleaniztun batean (euskara, frantsesa, gaztelania eta ingelesa).

Elkarlana

Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC-KREI) ikerketa baten barruan garatutako proiektua da.

Emaitza

Ikerketaren emaitzak argitalpen honetan bildu ziren: “Reflejos de las víctimas en los medios digitales y las redes sociales: su impacto en el discurso sociojurídico (Papel + e-book): Un estudio a través del análisis de big data”. Gema Varona Martinez. Editorial Aranzadi. ISBN: 978-84-1309-137-2

Proiektuaren irudiak

Kriminologiaren Euskal Institutua (KREI)