Arrakasta kasuak
mycroft.eus
:
Mycroft.eus proiektuan euskarazko bozgorailu adimendun bat garatu da, Mycroft.AI proiektu librean oinarrituta. Euskaraz egoteaz gain, pribatutasuna bermatzea, genero-ikuspegia eta esparru lokala landu dira.
Proiektu honek euskaraz egingo duen bozgorailu adimenduna egiteko beharrari erantzun dio, horrelako gailuak egiten dituzten erraldoi teknologikoek ez baitute euskara kontuan hartzen. Gainera, bozgorailu adimendunek eskaintzen dituzten ohiko zerbitzuez harago, euskararekin lotutako zerbitzuak dakartza (zenbait euskal komunikabidetako albisteak entzun, euskarazko telebista programak eta filmak ikusi...).
Proiektu honen eragina oso garrantzitsua izango da euskararentzat. Izan ere, oso garrantzitsua da gazte eta haurren kolektiboak bozgorailu adimendunekin euskaraz egin ahal izatea, teknologiarekiko harremanak eguneroko jardunaren zati oso handi bat betetzen baitu kolektibo horietan.
mycroft.eus :
Azalpen orokorra

Erronka
Euskarazko bozgorailu adimenduna lortzeko, Mycroft.AI software libreko bozgorailu adimenduna egokitu dugu euskaraz ulertu eta hitz egin dezan. Software librea izanik, gauzak gehitu eta alda daitezke; beraz, euskaraz egiteko gaitasuna gehitu diogu. Tresnak eskatzen dituen hizketaren ezagutza eta sintesia lortzeko, Elhuyar Fundazioak euskarari aplikatuta dauzkan hizkuntza-teknologiez baliatu gara. Azkenik, hizketaren ezagutza eta sintesia hobetzeko, adimen artifiziala eta Deep Learning deritzon teknologia erabili dugu.
Euskarazko hizketa-ezagutzari (ingurune zaratatsuak, komandoen ezagutza) eta -sintesiari (neuronala, neutroa) dagokienez, garapen esanguratsuak egin dira proiektu honetan.
Elkarlana
Kolaboratzaileak:
- Talaios Koop.
- Skura Mobile
Finantziazioa:
- Gipuzkoako Foru Aldundia. Etorkizuna Eraikiz deialdia.
- European Language Grid. Pilot Projects program.
- Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila. HAZITEK deialdia.
Emaitza
Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimendunaren softwarea garatuta dago, eta edozeinek deskargatzeko, instalatzeko eta erabiltzeko moduan dago Mycroft.AI-ren software-biltegian bertan.
Proiektuaren irudiak