Skip to main content

Arrakasta kasuak

RADART :

RADART
RADART zerbitzua eraikitzen ari gara GNOSS eta Reti España-rekin batera, hedabideen estaldura handi baten bidez enpresen eta erakundeen ospe digitala denbora errealean aztertzeko. IBEX 35eko enpresa batek darabil une honetan, eta hedatzen ari da plataforma aurreratu hori.   Eskuz edo pertsonen lanaren bidez ezinezkoak liratekeen 10.000 hedabide digitaletatik informazio esanguratsua erauzteko gai gara, denbora errealean, eta iritzi edo albiste horien atzean dagoen polaritatea neur dezakegu eta zenbait dimentsiotako atributu erreputazionalak aztertu, lehiakideekin alderatu ahal izateko. Hori guztia zehaztutako adierazle bakoitzaren datuak neurtzen dituen aginte-koadro eta bistaratze-metodo aurreratuen bidez egiten da. 

Azalpen orokorra

RADART zerbitzua eraikitzen ari gara GNOSS eta Reti España-rekin batera, hedabideen estaldura handi baten bidez enpresen eta erakundeen ospe digitala denbora errealean aztertzeko. IBEX 35eko enpresa batek darabil une honetan, eta hedatzen ari da plataforma aurreratu hori.

Eskuz edo pertsonen lanaren bidez ezinezkoak liratekeen 10.000 hedabide digitaletatik informazio esanguratsua erauzteko gai gara, denbora errealean, eta iritzi edo albiste horien atzean dagoen polaritatea neur dezakegu eta zenbait dimentsiotako atributu erreputazionalak aztertu, lehiakideekin alderatu ahal izateko. Hori guztia zehaztutako adierazle bakoitzaren datuak neurtzen dituen aginte-koadro eta bistaratze-metodo aurreratuen bidez egiten da.

Erronka

10.000 hedabide baino gehiago bildu, prozesatu, eta edukietatik ospearen kudeaketarako informazio esanguratsua erauzten dugu. Horretarako, sentimenduak analizatzeko eta informazioa erauzteko azken aurrerapenak aplikatzen ditugu, arkitektura neuronalak baliatuta.

Elkarlana

  • GNOSS
  • Reti España

Emaitza

https://radart.ai

Proiektuaren irudiak

RADART