Arrakasta kasuak
Votz
:
Votz proiektuaren helburua izan da Languedoceko okzitanierarentzat eta Gaskoiniako okzitanierarentzat hizketa-sintesirako sistema bat sortzea sare neuronalak erabiliz. Hizketaren sintesia oinarrizko teknologia bihurtu da edozein hizkuntzarentzat zerbitzu digitalen aroan: garraiobideen bozgorailuetan, webguneen irakurketan eta laguntzaile birtualetan ahots artifizialaren erabilera asko handitu da.
Votz :

Azalpen orokorra

Erronka
Votz proiektuko sintesi-sistemek bi erronka nagusi dituzte. Batetik, okzitanierako dialektoak baliabide urriko hizkuntzak dira, eta horrek grabaketa berri asko egin beharra ekarri du. Bestetik, okzitanierak hitz frantses asko erabiltzen ditu leku-izen edo izen berezi gisa. Beraz, hitz frantsesak egoki detektatu eta fonetizatu behar dira sistemen ahoskera egokia izan dadin. Erronka horiek gainditzeko, hainbat grabazio egin dira estudio batean, eta fonetizazio-sistema berri bat sortu da.
Elkarlana
Proiektu honetan Lo Congrès permanent de la lenga occitanarekin aritu gara lanean (hizkuntza okzitanoak lantzen dituen taldea), Linguatec europar proiektuan (Interreg Poctefa).
Emaitza
Proiektuan ezarritako helburu guztiak bete dira, eta kalitate handiko hizketa-sintesirako sistemak lortu dira okzitanieraren bi dialektorentzat. Sintesi-sistemak entzule askorekin ebaluatu dira, eta puntuazio altuak lortu dira, bai kalitate orokorrean, bai hitz frantsesen ahoskeran.
Antzeko proiektuak burutu dira Goienarentzat eta NAIZ irratiarentzat egindako hizketa-sintesiko sistemetan
https://votz.eu/
https://www.youtube.com/watch?v=7GacVl3hnwg