Arrakasta kasuak
BerriGen
:
Adimen artifizialaren olatua gizarte-esparru orotara ari da iristen, eta, eraldaketa digitala bizkortzeko ezinbesteko teknologia-multzoa bilakatu da. Sinetsita gaude ezen, norabide egokia emanez gero, potentzialitate handia duela gure gizartearen muinean dauden egiturazko arazoak eta arrakalak konponbidean jartzeko. Hala, Emakunderekin batera, hedabideetan genero-arrakala gainditzen laguntzeko proiektu bat jarri dugu martxan, emakumeek hedabideetan duten neurtzen eta monitorizatzen lagunduko diguna.
BerriGen :
Azalpen orokorra

Erronka
Emakumeek hedabideetan duten presentzia neurtzeko adierazle estandarrak proposatu dira GMMP nazioarteko proiektuan. Adierazle horietako gehienak neurtzeko, albisteen edukia ulertu behar da, eta orain arte eskuz egin dira neurketak. Proiektu honetan, adierazle horiek automatikoki neurtzeko ikuspegi neuronalak ikertzen ari dira. Teknika horiek baliatuta, emakumeek hedabideetan duten presentzia modu sistematikoan eta eskala handian neurtu ahal izango da.
Elkarlana
Emakunde.
Emaitza
Saralegi, X. (2019): “Euskal Herriko prentsa digitalean emakumezkoek zenbateko presentzia duten kuantifikatzen testuen meatzaritza baliatuta”, Euskal Hedabideen Urtekaria 2018, 95-108 or. http://behategia.eus/wp-content/uploads/2019/05/urtekaria2018web.pdf
Proiektuaren irudiak