Skip to main content

Arrakasta kasuak

DONOSTIA KIROLA :

DONOSTIA KIROLA
Donostia Kirola Donostiako kirol-azpiegiturak kudeatzen dituen entitate publikoa da, eta milaka erabiltzaile eta informazio-eskaera ditu egunero. Informazio-eskabideak eta tramiteak azkarrago egiteko, laguntzaile adimendun bat jarri nahi zuten, eta proiektua garatzen ari gara elkarlanean. Tramiteetan laguntzeko elkarrizketa-sistema elebidunak garatu ahal izateko teknologia garatzen ari gara.  Proiektu honetan garatutako elkarrizketa-sistemak edo txatbotak gai izango da herritarrari administrazio-tramiteetan eraginkortasunez laguntzeko, eta Donostia Kulturak onura asko izango ditu; izan ere, herritar gehiagorengana iritsiko da, azkarrago eta edozein unetan. 

Azalpen orokorra

Donostia Kirola Donostiako kirol-azpiegiturak kudeatzen dituen entitate publikoa da, eta milaka erabiltzaile eta informazio-eskaera ditu egunero. Informazio-eskabideak eta tramiteak azkarrago egiteko, laguntzaile adimendun bat jarri nahi zuten, eta proiektua garatzen ari gara elkarlanean. Tramiteetan laguntzeko elkarrizketa-sistema elebidunak garatu ahal izateko teknologia garatzen ari gara.

Proiektu honetan garatutako elkarrizketa-sistemak edo txatbotak gai izango da herritarrari administrazio-tramiteetan eraginkortasunez laguntzeko, eta Donostia Kulturak onura asko izango ditu; izan ere, herritar gehiagorengana iritsiko da, azkarrago eta edozein unetan.

Erronka

Erronka nagusia euskaraz eta gaztelaniaz herritarren asmoak detektatzean eta herritarren galderei erantzutean datza, ondoren erantzun eraginkorrak eta zehatzak emateko. Horretarako, hizkuntza-eredu neuronal eleaniztunen alorreko azken aurrerapenak aplikatzen ari gara.

Elkarlana

  • Ametzagaña
  • Donostia Kirola

Proiektuaren irudiak

DONOSTIA KIROLA